'Argazkigintza Hastapena' ikastaroan izena emateko epea zabalik

Erabiltzailearen aurpegia Ilunpetan Argazki Taldea 2014ko urtarrilaren 9a

Ilunpetan Argazki Taldeak Argazkigintza Hastapena Ikastaroa jarriko du martxan. Etxean dugun argazki kamera ulertu eta hobeto erabiltzen ikasteko ikastaroa da. Teknikaz gain, irudien konposizioa ere ikusiko da, argazkiak egiteko begirada lantze aldera.

Ikastaro hau otsaileko lehenengo astean hasiko da, eta Aste Santura arte luzatuko da (10 aste). Eguaztenetan izango da, 18.30etik 20:00ra. Prezioa 60€.Izena emateko bi modu daude: ilunpetan@gmail.com helbidera idatzi, eta gaian "Argazkigintza Hastapena Ikastaroa" adierazita, edota, 605 753 966 telefonora deituta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak