Hori dela eta, manifestu hau sinatzen dugunok honoko hau esaten dugu:
1. Gipuzkoako Foru Aldundiak 2014ko azaroan eta 2015eko maiatzean bi kereila sartu zituen Azpeitiko epaitegian, AP-1 autobidean egindako obretan ustez 30 milioi eurotik gorako desbideraketak egon zirelako. Kereilak tramitera onartu zituen epaitegiak eta une honetan abian dira ikerketak.
2. Gidari herritarrez osatutako elkarteak pertsonazioa aurkeztu du bi prozedura hauetako ikerketetan parte izateko. Epaitegiak 50.000 euroko fidantzak ezarri dizkie bi prozeduretan; orotara, 100.000 euro. Harrigarriena da prozesua hasita dagoela, eta, beraz, Gidarik ez diola prozesuari kostu gehigarririk ekarrio, eta, beraz, fidantzak ez duela zentzurik.
3. Dirutza hori herritar talde xume batentzat lortzea ezinezko bihurtzen da eta horrek ezinezko bihurtzen du prozesu honen kontrol publikoa.
4. Herritarrek justizian parte hartzeko dugun eskubidea aldarrikatu nahi dugu; are gehiago, guztion diruaren erabilera argitzea dagoenean jokoan.
5. Hori dela eta, epaitegiei eskatu nahi diegu fidantza hauek ken ditzala, utz diezaiola Gidari elkarteari edo beste edozeini mota hauetako prozesuetan parte hartzen, guztion diruarekin gertatutakoa modu gardenean ikertua izan dadin eta herritarrok ezagutu dezagun.
----------
Amaia Zabaleta Irazabalbeitia, Mikel Martin, Felix Irizar eta Iñigo Louvelli
(Gidari elkarteko kideak)
Debagoiena