Arazo horren konponbidea beste batzuen esku utzi beharrean, oinarrizko eta goi-mailako batxilergoa hartzen zuen eskola eraiki, eta orduko hezkuntza panorama eraldatu egin zuten.
Gerora, bailarako ikastolekin lankidetzan hasi zen Almenen eskaintzaren euskalduntzea. Ikastola eta orduko Ikastolen Konfederakuntzako kide bihurtuta, Bigarren Hezkuntzan zuen esperientzia oinarri hartuta, 3 eta 18 urte arteko bere eskaintza zabaldu zion eskualdeari. Bailarako ikastolen mugimenduari ekarpen handia egin zion Almenek.
1980. urtean, Almen kooperatiba bihurtu zen. Mende berriaren hasierarekin batera, bailarako ikastolekin Arizmendi ikastola-kooperatiba bakarra osatu zuen.
Almeneko proiektuaren ezaugarri nabarmenetako bat berrikuntza pedagogikoa eragitea izan da. Gaur ere eskaintza aurrerakoia eraikitzen jarraitzeko grina du.
Berrikuntza eta eraldaketa pedagogikoan ardazturik, familien, profesionalen eta kolaboratzaileen gobernantza eredu propioa eskaintzen dio bailarari.
Hezkuntza gizartea eraldatzeko ezinbesteko tresna eta bidea dela sinistuta, gaur ere proiektu herritarra eraikitzeko konpromisoari eusten diogu.
Euskal Herri osoko ikastolekin eraiki dugun hezkuntza markoa eta gure arteko elkartasun mekanismoak indartuz, euskal hezkuntza panoraman dagoen gabeziari gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu 60 urteren ondoren.
Ibilbide oparoa, ekainaren 13an borobilduko duguna. Almenen ekarpena egin duzuen ikasle, irakasle, guraso zein herritar oro zaudete gonbidatuta. Egindako bidea aitortuz, ospatuz eta egiteko daukaguna guztion artean irudikatuz.