Ikastolak, zergatik eta zertarako?

Erabiltzailearen aurpegia Illart Azkarate Iturbe

Hezkuntza Saileko diru guztia hezkuntza publikora bideratzea. 

Hedabideetan zabaldutako aldarrikapen-taula baten puntuetako bat. Kezka sortu digun puntua, Ikastolen mugimendua finantzaketarik gabe utziko lukeen eskaera delako. Honekin konponduko dira hezkuntzak dituen gabeziak? Hori behar du Euskal Herriko Hezkuntza Sistemak? Ikastolen sarea desagertzea?

Euskal Herriak dituen erronkak ez dira nolanahikoak: euskararen eta euskal kulturaren egoera, lurraldetasun ikuspegia eta etorri berriei harrera herri moduan eman beharreko erantzuna, besteak beste. 

Gure herriak bizi eta aurrera egitea nahi badugu, Euskal Hezkuntza sistema bakarra egongo bada, denon artean eraikitakoa izan beharko du; euskaran eta euskal kulturan oinarritutakoa, deszentralizatua, komunitate osoaren benetako parte-hartzearekin eta gobernantza eredu berri batekin. Lurraldeen arteko elkartasun mekanismoekin munduari Euskal Herri osotik begiratuko diona. Curriculum propioa babestuz material propioa sortu eta eskainiko duena, ikasleen barne sendotasuna landuz berrikuntza pedagogikoan ardaztuko dena. Elkartasunez eta inor baztertu gabe, kulturartekotasunaz elikatuta.

Hori gara Ikastolak: hezkuntza proiektu eta eskaintza moduan, Euskal Herriko hezkuntza sistema eraikitzeko bidean tresna bat gara.

Ez dakigu etorkizuneko Euskal Herrirako hezkuntza ereduak zein izen izango duen. Baina ezaugarri horiekin ados bagaude, hezkuntza ereduak asko izan beharko du Ikastola eredutik; Ikastola espiritutik.

Ikastolen mugimenduaren ekarpenak, beste hainbat eragileenarekin batera, ezinbestekoa izaten jarraituko du. Bidea egiteko Ikastolok ere beharrezkoak garelako. Eta administrazioen finantzaketa eta eragile politiko zein sindikalen babesa ere beharko da. Eraiki dezagun elkarrekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak