Bizirautea erabaki bat hartu eta gauzatu arte aurrera jarraitzean datza.
Darwinek esan zuen bezala, ez delako zertan izan behar espezie indartsu eta adimentsuena bizirauten duena, aldaketara ongien moldatzen dakiena baizik.
Horretaz asko dakite Txandan elkartzen diren merkatari eta ostalariek eta elkartearen 20. urteurrenean gogora ekarri nahiko nuke andrazko eta gizonezko merkatari oñatiar guztien ausardia eta bizirauteko grina.
Proiektu berriz beterik datoz, gainera.
Bejondeizuela eta urte askotarako.
----------
Iosu Lizarralde Aiastui
EH Bilduko Sozioekonomia zinegotzi ohia
Oñati