Erabakitzeko eskubidearen alde

Erabiltzailearen aurpegia Iosu Lizarralde 2016ko eka. 4a, 00:00

Ekainaren 5ean, Oñatin demokrazian sakontzeko ariketa herritarra burutuko da, demokraziaren agerpen gorena den erabakitzeko eskubidea gauzatuz.

Gutun honen sinatzaileok behin baino gehiagotan adierazi dugu erabakitzeko eskubidea babesteko dugun konpromiso irmoa, eta oraingoan ere erabateko babesa eskaintzen diogu ekimen horri, herritarren parte hartzeko eskubidea ez baita proiektu politiko bat, printzipio demokratiko bat baizik. Herritarren parte hartzeak indartu eta batu egiten du gizarte demokratikoa.

Erabakitzeko eskubide demokratikoak duen babes herritar zabala kontuan izanda, ekainaren 5ean Oñatin erabakitzeko eskubidearen gauzatze praktikoa babestu behar dugulakoan gaude; demokrazian, hau da, herritarrengan sinesten dugulako.

Hori horrela, ondorengoa adierazi nahi dugu: 

1. Euskal Herriko herritarrei etorkizunaz erabakitzeko, kontsultatuak izateko eta libre eta demokratikoki adierazten duten borondatea errespetatua izateko dagokien eskubidea eta gaitasuna babesten dugu.

2. Demokrazia herritarron erabakia dela, eta, beraz, erabakitzeko eskubidea gauzatzea demokraziaren agerpen gorena dela aldarrikatzen dugu. Horrexegatik, erabakitzeko eskubidearen aldarrikapenetik gauzatzera igarotzeko ekimenak balorean jarri eta babestu behar direla adierazten dugu.

3. Ekainaren 5ean Oñatin herri-ekimenez burutuko den erabakitzeko eskubidearen gauzatze praktikoa babesten dugu; eta herritarrei parte hartzeko deia luzatzen diogu.

----------

Ainhoa Galdos Olazar eta Josu Lizarralde Aiastui 

(Oñatiko Udaleko zinegotzi ohiak)

Oñati

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak