Aske, baina ez libre

Erabiltzailearen aurpegia Iosu Lizarralde 2016ko mar. 11a, 00:00

Aste honetan pasa da urte bat ihesi alde egin behar izan huenetik.

Maite dituan etxekoak, lagunak eta herria atzean utziz, iparraldeko bideak urratuz, hegoaldeko bideak ahaztuz, gauaren eta txakurren erpin zorrotzak sumatuz, lur gordinean eta leku arrotzean babesa bilatuz. 

Bakean utzi ez eta hegoak ebaki eta kaiolan sartu nahi izan hinduten. Eta irailean lortu zuten. Txori bezala hegoak ebaki eta kaiolan sartu nahi hinduten, baina arrano bihurtua hintzen jada. Kaiola hautsita alde egin zuen arranoa, aske hintzela sinestaraziz. 

Aske agian bai, baina ez libre. Ezin baituk etxera itzuli, maite dituanen ondoan nahi beste egon, batez ere ia mendea duen aitaren ondoan, hire nahi eta gogoa den bezala.

Besarkada bat, Aitto! Laster arte!

----------

Josu Lizarralde Aiastui

Oñati

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak