Esango nuke estandarrena itzala dela; hala ere, Antzuolako hizkeran "zerbaiten babesa-edo" bezala jasoa dago. Beste sarrera batean jasotzen da euskara batuan ohikoa den itzalaren adiera: keispe. Gereziondoari erreferentzia egiten diola ulertua daukat, eta tokatu zitzaidan behin berotik gereziondoaren pean babestea, eta aizu, ederra aldea. Ez da, ordea, freskotasunaren izen ona duen zuhaitz bakarra, pagoaren itzalak ere sona ona baitu.
Beroaldi latzak jasan ditugu azken hilabetean, eta kalera atera beharra izan dugu nahi baino gehiagotan, komeni baino ordu txarragoetan. Faltan bota ditut orduan pago eta gereziondoak bidean itzal egiteko, suertatu baitzait eguzki galda eta asfalto beroaren azaletik artean ibiltzea.
Argazki bat ikusi dut mastodon.eus-en, non Donostiako zebra-bide batean jendea zuhaitz baten itzalean dagoen zain, eguzkitik ihesi. Balioko digu gure herria freskoago eraikitzen saiatzeko?