Hau da, kontua pribatuan edo itxita daukatela. Burura etorri zait pribatutasunaren garrantziaz jabetu garela behingoz eta horregatik dela, baina pribatutasuna norekiko? "Lagunek" bakarrik ikusiko dutelakoan partekatutako eduki horiek guztiak multinazional bakarraren eskuetan utzi ditugu, hodeia zerbait magikoa dela imajinatuz. Ahaztu dugu hodeia ez dela existitzen, beste norbaiten ordenagailua dela, eta pribatuki partekatu duzun eduki hori ez dagoela zeruan, zure jabetzakoa den kutxa gotorrean giltzapetuta; beste norbaiten etxean bahituta baizik.
Gure lagunak zein diren, gure ama zein den, zein ordutan idazten diodan bakoitzari, zein Tnstagrameko trend gustatzen zaidan, zein errezeta biral gogoko dudan dakien horren eskuetan. Algoritmo eta adimen artifizialak entrenatzeko dohaintzan emango ditugun irudi eta bideoak gure albokoei ezkutatzen dizkiegu.