Farapi Kooperatibarekin eginiko eta hark lagundutako prozesuak bere fruituak eman ditu, eta agian kanpotik oraindik ikusten zail dagoen arren, esango nuke barnetik sendabide urrats handiak egin direla.
Ezin esan dena hobera doanik. Jaietako ostegunean agertu eta desagertu zen pankartak horrela zioen: Herri honetan aldatzen eztan gauza bakarra zuen maskulinidadia da. Hura irakurri, interpelatuak sentitu eta gure artean gaia landu ordez, besteen hitzen gainean zentsura aplikatzea erabaki zuen gizontxo talde batek. Inpunitate guztiarekin beste inor isilarazteko eskubidea hartu dute.
"Mozkortuta" eta "harrotuta" arituko direla esango da, gizonkeria giroak lagundutako ekintza bat izan dela, baina horrek ez du balio, bortxaketa kasuan emakumeari ardura jartzeak balio ez duen bezala. Diskurtso faxisten pareko datozen ekintzak dira.