Erdigunetik

Erabiltzailearen aurpegia Ion Lizarazu 2025ko ots. 18a, 00:00

Denok dauzkagu gure gogoak, nahiak eta beharrak, eta bertan kokatu ohi zaigu erdigunea.

Bizitzako garaiaren arabera, aldaketak izaten ditugu erdiguneari dagokionez. Bikote berriek, ikasketa lagunek, lankideek… sozializazio bide berriak irekitzen dizkigute, erdigunea mugiarazi dezakete edota erdigunera ekar ditzakegu. 

Badago, tartean, gure erdigunea ez ezik, ingurukoena ere ukitzeko eta mugiarazteko gai dena. Haurra. Gurasoen erdiguneari itzulipurdi bat eman eta giltzapetzeko gai da, eta horrekin batera dator lana. 

Lana, erdigune berri horretatik aurreko guztiak ez ahaztekoa, lana, erdigune hori irekitzen asmatzekoa eta hasierako lurrikarako guztizko protagonismo hori kanpotik begira neurtzekoa. 

Erdigune berri hori norberarena bakarrik ez delako, inguru guztiak (eta guztian) eragina duelako, eta inguru horrek ere gutaz eta gure erdiguneez gozatzeko eskubidea duelako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak