Antzuola Debagoieneko bidegorri sarearekin lotzeko proiektua eta Antzuolako ur zikinen kolektorea Bergaran lotzekoa beti autobideko obrarekin eskutik joan dira eta errepidea ireki da eta komunikabide guztiak obra amaitu dela kontatzen dauzkagu; hala ere, errepidearen inguruetan bukatu gabe utzi dituzten lantxoek albokalteak sortzen jarraitzen dute, kolektorearen gaia bukatu gabe dago, eta bidegorria Bergarako ateetara soilik eramango da.
Bazen garaia baino gehiago, bada garaia esango nuke. Azken hamarkadetako kalteak handiak izan dira, hurrengo hamarkadetako ondorioak horrenbestekoak ez izatea espero izatea besterik ez daukagu. Oraingoz, sakeak bat, erreferak esperantza.