Feminista naiz

Erabiltzailearen aurpegia Ion Lizarazu 2016ko api. 8a, 09:16

Hausnartu. Behi eta zezenek jateko prozesuan egiten dutena.

Jakia askorik murtxikatu gabe irentsi eta beranduago berriz ahora ekartzen dute. Bigarrenez murtxikatu eta azkenik barrura, digeritzeko.

Halako zerbait egin behar genuke guk ere. Irentsi ditugun ohitura, ideologia eta mailakatzeak berriz mahian jarri eta horren inguruan pentsatu, hau da, hausnartu. Gizarte honek erakutsi dizkigun bereizketek sinbiosi bidez jarraitzen dute bizirik. 

Gure oharkabeko ekintzen parte dira, eta horiek gauzatzean beraiek elikatzeko aukera sortzen dugu. Ez gaituzte askatuko parasito direla ohartzen ez garen bitartean, eraiki nahi dugun (edo dudan) gizarte berriarentzat parasito. 

Egunerokotasuneko ekintza txikienak ere zapaltzaile bihur gaitzake; genero desberdineko izate hutsagatik zerbaitetan hobeak garela suposatzean, adibidez. Zapaldu eta mindua izan denak errazago jakin ohi du arazoa non den, baina zapaltzaileak saiakera berezi bat egin behar du horretaz ohartzeko. Horretara animatu nahi zaituztet, ekintzak kanpotik begiratu eta zuen ingurukoengan zenbat eragiten duten behatzera.

Zapalkuntza orotan lez, zapaltzaileak izan behar duelako hausnartu behar duen lehena, ni feminista naiz. Eta harro nago.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak