Gure Esku Dago herri dinamika bat da. Bi helburu nagusi ditugu: batetik, Euskal Herrixak bere etorkizuna erabakitzeko eskubidia aldarrikatzia; eta bestetik, sentsibilitate desberdineko herritarrak elkartzia.
Aspaldian horrenbeste gatazka daren herri honetan herritarrok elkarren bidelagun izateko adosgune bat eratziak garrantzi haundixa dauka, gure ustez. Desberdintasun politiko, ekonomiko eta sozialak albo batera lagata, elkartu gaitezen danok oinarrizko eskubide baten alde egiteko: erabakitzeko eskubidia.
Hemendik ekainera bittartian, herrixan ekintza ugari izango ditugu. Martxoaren 22an aurkezpen ekitaldixa egingo dogu; Erramu Zapaturako ekintza ikusgarri bat antolatzen ari gara, eta Bergarako Pazkoetako igandean, ekainak 8, giza katean parte hartuko dogu! Durangotik Iruñera daren 123 kilometruak lotuko die 50.000 bat lagunek eskua emonaz eta horien artian egongo gara bergararrak, guri dagokigun tartian gutxienez 600 lagun batuz. Gogoratu dagoeneko salgai dauzkagula bertan parte hartzeko txartelak 5 euroren truke!
Ekintza hauek guztiak egin ahal izateko, ekimenak merezi daben moduko talde sendua izatia nahi dogu eta zuen laguntza behar-beharrezkoa dogu hortarako. Gazte, heldu zein jubilatu, langile edo langabe, bertako nahiz kanpoko, ateak zabalik ditugu denentzat! Hori dela eta, guregana hurbiltzeko gonbidapena egiten dogu, lotsa gabe gerturatu, astelehenero Irizar jauregiko gorengo gelan elkartzen gara, 18:30ean.
Guk gure esku dagon dana jarriko dogu. Zuen zain gare, animatu!
----------
Iñaki Lasa eta Jokin Biain
(Gure Esku Dago taldearen izenean)
Bergara