Aurten be kalitate handiko taldiak ikusteko aukera euki dou uztaileko asteburuetan ziher herrixen eta inguruko auzuetan.
Hasiera Gasteizko Toni La Salek eman zion Errekan Gorari eta izenari men eginez, nire ustez gatz pixka bat falta izan zitzaion emanaldiari, ondoren eta beste formatu batean Ain_1 etorri zitzaigun gurera, aspaldi ikusi gabeko taldeak jende asko harritu zuen emanaldiaz, goxo, sentikor eta ikuslegoarekin konplizitatea lortuz hotela bakarriz ez, errekaren beste aldea bete zuten! Ederra!
Hurrengoak Audience bizkaitarrak izan ziren; Amerikanuak lan berriarekin bailarako jende asko erakarri zuen ikus-entzunezko emanaldi betearekin. Hurrengo hitzordua Malatuk zuen; talde berria baina ez horregatik esperientzia gutxikoa, Musikari profesional hauek Jose Aranako atzealdea betetzea lortu baitzuten ikuslegoaren txalo zaparrada luzeak lortuz. Sokaide talde bizkaitarrak ere Naroaren gidaritzapean Apotza auzoko gaua berezia izatea lortu zuten, folk doinuak eta dantza sueltoan elizatea apainduz.
Hurrengo asteburuan ere egon zen zer ikusi eta zer gozatu, The Cherry Bopper Jazz-funk talde Bizkaitarrarekin eta Fiachras-sen taberna giroko musikarekin. Orduan bai, hurrengo urtera arte agurtu genuen Errekan Gora.
Eskoriatzaren mesedetan, sekulorum sekulotan!