Iñaki Kortazar: "Zaldibar antzokixa"

Erabiltzailearen aurpegia Iñaki Kortazar 2011ko mar. 3a, 13:35

Badoiez aurrera herriko antzokixa izengo danaren obrak.

Dana ondo dala, udazkenaz batera etorriko da geurera eraikin barrixaz disfrutatzeko aukeria (badakigu holakotan epiekin zer pasetan dan, baño neguko hotzetik babesten baldin bagaitu, gaitzerdi!!).

Duda barik, azken urtetan somatutako hutsune bat betetzera etorri da antzokixaren proiektua, eta alde horretatik, gu, kultur elkarte eta herriko eragile xume garen aldetik,berri pozgarrixa da.

Herrixan daukagun kultur eta herri dinamika ikusita, seguru erabilera handixa emungo dotzagula antzokixari. Baina proiektu hau eraikina baño zerbait gehixau da; herritar guztixen proiektu bat izen biherko litzake, eta danona da berau aurrera erueteko ardura.
Proiektua zalantzan jarri dauenik be badau herrixan, batez be krisi garaian holako kostu ekonomikua dauken proiektua planteatziarren. Baño betikuen gaz: hirigintzaz gain kulturan eta ongizatien be dirua inbertitzia beharrezkua da.

Garestixena (obrak) Udalaren arduria da, baiño inportantiena falta da, antzokixaren kudeaketa. Ez dogu uste herritarren papera erabiltzaile soil izatera mugatu biherko litzakenik, eta danon esku egon biherko litzake antzokixaren kudeaketa eredua definitzia eta hori gauzatzia. Ez da lan makala izengo, animo!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak