Trump ez dadin gure etxeetan sartu

Erabiltzailearen aurpegia Iker Oñate Aiastui

Duela urte eta erdi pasa, Liluraren kontra. Trantsizio geopolitikoaren argi-ilunak liburua aurkeztu zuen Martin Arbeo Sarriugartek Oñatin. 

Orduko diagnostikoa oinarri, hipotesiak jarri zituen mahai gainean. Argia zen abiapuntua: martxan zegoen trantsizio geopolitikoa, eta kolokan zegoen AEBen hegemonia –batez ere, ekonomikoa–.

Informazioaren kontrola galdu zuten AEBek: indar ekonomikoa ez ezik, militarra ere gainbeheran zutela pertzibitzen hasia zen gizartea. Horrek urduri jarri zuen trumpismoa, eta adierazpen itsuak egitera eroan zuen; zentzurik bakoak asko, baina eragina dutenak munduko ekonomian.

Kezkagarria bada ere, berak gaur botako duen esaldi bakar baten menpe dago bihar gure etxera helduko den argindarraren prezioa, edo etzi gure mahaian izango ditugun barazkiena.

Zer egin? Ez al genuke hasi behar gure lurraldearen burujabetzaren –ekonomikoa, energetikoa, elikadura...– aukera serio hartzen? Egin ditzagun orain artekoak baino urrats esanguratsuagoak burujabetzan, Trump ez dadin luzaroan gure etxeetan sartu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak