Herrigintzaz

Gehiegitan gertatu da herri honetan ekintza edo ekitaldi batera joaterakoan tronpeta nork jotzen duen begiratzea eta ez ekintzarekin ados gauden edo ekitaldia gustuko izan dezakegun.

Gehiegitan herrigintza kontzeptua darabilgunean desberdinen arteko batura beharrean besteak gure erretenera ekartzeko asmoa daukagu buruan.

Gehiegitan mantentzen gara bakoitza gure lubakian burua altxatzeko intentzio barik pertsona eta pentsamolde desberdinei bizkarra emanda.

Gehiegitan egin dugu eztabaida arrazoia edukitzeko beharretik.

Gehiegitan aurreiritziek osatzen dute ezezagunaren irudia.

Gutxiegitan egiten dugu bestearen lekuan jarri eta bere ikuspegia ulertzeko esfortzurik edo enpatia lantzeko ariketarik. Herrigintza izango bada, eredu zaharrak desikastetik etorriko da, eredu berriei atea irekitzetik, bestearengandik gauzak ikasi ditzakegun konbentzimendutik, eredua aldatzeaz batera norbera ere aldatzeko prest egoteko asmotik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak