-
Krisi egoera: Egoera pandemiko honetan eztanda egin duen krisi anizkoitzak ondorio larriak izaten ari ditu gure bizitzetan.
-
Hezkuntza sistemaren egoera: Ustelduta dagoen eredu batean hezten gaituzte, agerian utziz hezkuntzari ematen dioten garrantzia eta haientzat ikasleok dugun papera.
-
Hezkuntzaren prekarizazioa: Azken urteetako etengabeko murrizketen ondorioz, eta pandemia tarteko, ikastetxeetan bizi dugun egoera prekarioa da.
-
Kontrola hezkuntzan: Betidanik inposatu izan zaizkigu kontrolerako mekanismoak eta pandemian zehar osasunaren aitzakipean ezarritakoak asimilatu ditugu.
-
Ondorio psikosozialak: Ikasleok pandemiaren ondorioz bizi ditugun gaitz psikologikoen aurrean ez dute inolako neurririk jarri.
Hezkuntza sistema aldatzeko ezinbesteko tresna denez eta hezkuntza sistema aldatzeko ikasleria martxan egotea ezinbestekoa delako, martxoaren 29an ikasleok Bergarako kaleak hartuko ditugu, goizeko 12 etan Herriko plazatik abiatuko den mobilizazioaren bidez.
Euskal Herriko hainbat ikastetxetan bezela gure bailarako ikastetxe guztietan ere paroak deitu ditugu, hortaz, Debagoieneko ikasleria osoa deitzen dugu M29an Bergaran mobilizatzera.
Hezkuntza sistema aldatzeko, ikasleria martxan!
M29 Bergarara!