Aldatzen da

Erabiltzailearen aurpegia Iker Agirre 2022ko uzt. 10a, 00:00

Udaren hasierarekin batera Ines Osinagak Dena aldatzen da bertsioa kaleratu du.

Behin eta berriz kantua entzun ondoren, barruan onartu nahi ez nuenaren sentimendua loratu da: gauzak, guk nahi ala ez, aldatu egiten direla. Askotan, aldatu nahi ez denari gogor heltzen diogu, energia eta indar guztiak bertan utziz.

Hori jakinda ere, aldatu(ko) den beldurra sentitzea zilegi da, gure baitan betikotasunaren ideia oso erroturik dugulako. Ken7k ere ezer ez dela betiko kantatuz askotan helarazi izan digu gauzak iheskorrak diren ideia.

Aldatzen da begirada, azalekoa, ikuskera, nahiak, ametsak, plazan duzun lekua, harremanak, natura, ingurua, ekarpena egiteko modua, zure buruarekiko eta gainontzekoekiko maitasuna... Eta naturalki aldatzeak edo kontzienteki aldatu nahi izateak garatzera garamatza, gure gorputz mugimenduari begiratuz, gutaz gehiago jakitera.

Bart aldatu zenak bihar aldatzen segi dezala, beldur eta desioa sentituz gorputz honetan ni aldatu naizen bezala.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak