Elkartasun tsunamia

Erabiltzailearen aurpegia Iker Agirre 2019ko urr. 18a, 07:04

Zer gertatuko da 3-9 urte bitartean Altsasuko familia hauek biziko dutenarekin? Denok dakigu, eta beraiek ere badakite, neurrigabea dela gazteei ezarri dieten kondena. Baliteke aste hauetan beraien min eta injustiziagatik enpatia garatzea eta mobilizazioen parte aktibo izatea. Egunak aurrera joan ahala, aldiz, mobilizazioak gutxitzen joango dira, eta ekintzak oroimen bilakatzen. Hori ez gertatzeko, ezinbestekoa da egun hauetan ikusi ditugun elkartasun tsunamiei eutsi, eta egunerokoan txikiagoak badira ere horiei eustea.

Herriak herria behar du helburu, baina, horretarako, behar-beharrezkoa du kaleak berreskuratu eta herritarrak kalera ateratzea. Ondo baino hobeto dakigu historikoki arituak izan garela euskal herritarrak.

Baina, ordea, gaur egun, eroso bizi gara norberaren zilbor eta poltsikoari begira.

Kaleek ez dute garai batean zuten distira. Ez al dago eskubide urraketarik? Lan baldintza duinak al daude guztiontzat? Gure hizkuntza normalizatua al dago? Kartzelak hutsik al daude? Eta pentsioak neurrikoak al dira? Zer gertatzen da emakumeek emakume izateagatik egunerokoan dituzten oztopoekin? Nola bizi dugu hau guztiau gure tripatan?

Azken urteetan atzerrian ezagun egin den herrialdea eta oso gertuko sentitzen duguna adibide gisa jarriz, beraien leloa els carrers sempre seran nostres dena oinarri harturik bete dituzte kaleak. Argi utzi dute pertsonaz pertsona bete daitezkeela kaleak, itsasoa tantaz tanta betea dagoen bezala. Politikaren korronte horretan kaleak lehen lerroa hartu du eta urte gutxian geldi zegoen ur mantso hori indarberritu.

Aste hauetan argi gelditu da korronte judizialek ez dutela herri txikion alde egin, baina horrek ez du geldiaraziko kaleak hartu eta elkartasun tsunami mugagabeak sortzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak