Euskara mingainean eraman

Erabiltzailearen aurpegia Irati Itziar 2016ko abe. 17a, 00:00

Eusko Jaurlaritzak argitaratu berri duen VI. Inkesta Soziolinguistikoak kritika asko jaso ditu; bereziki, emaitzekin egindako irakurketa positibistak.

Ez dizuet ezer berririk kontatuko; izan ere, euskararen biziberritzea impasse egoera baten dago: ezagutzak gora egin du, baina erabilerak ez. 

Bada, horrekin lotuta, bitxikeria bat kontatuko dizuet, nire ustez, poztekoa dena eta Debagoieneko biztanleoi zuzen-zuzenean dagokiguna. 

Aspaldikoa da debagoiendarron artean erosketak egitera edo bestelako mediku eta espezialistak bisitatzera Gasteizera joateko ohitura. 

Ikustekoa izaten da Gipuzkoan jaieguna denean Boulevard zentro komertzialak jasaten duen inbasioa, eta egun horietan fenomeno xelebre bat gertatzen da: Boulevarden entzuten da Gasteizko auzo askotan baino euskara gehiago. 

Nik neuk txantxetan esan ohi dut Boulevard euskararen arnasgune instrumentala bihurtzen  dela.  

Baina Boulevard ez da irla bat eta Gasteizen euskara momentu politean dago. 

Hortaz, hurrengoan hirigunera bisitan joatea proposatzen dizuet eta eraman zuekin euskara mingainean, harrituko zarete.

----------

Irati Itziar

Oñati

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak