Zaborraren gestioaren eboluzioan bi edo hiru mailla beherago geldittu diazenetaz arituko naiz.
Alde batetik, %100 kontenedore berdean "birziklatzen" dutenak dittugu: lan asko dala zaborra banatzia, etxian lekurik ez dakela... Zaborra banatziak baiño lan gehixau emoten dotze honei ez birziklatzeko aitzakixak topatziak.
Badare beste batzuk kartoizko kaxak euren burua kontenedorera sartzeko gaittasuna daukela pentsatzen dabenak. Ba ez, ez dakate, normalian kontenedore urdiñaren onduan lagatako kartoi kaxak eurixak bigundu eta haixiak kalian zihar banatzen dittu. Hirugarrenak, edozein lekutan euren zaborra botatzen dabenak, desagertuko dan esperantziakin. Adibidiak? Futbitoko kamiseta berrixen plastikuak han geldittu zian frontoian edo Intxortako txabola barruko zikinkerixia edo kotxetik kamiño bazterrera botatako boteilla eta latak edo udaletxe azpixan pillatzen dian txutxien poltsak...
Bai, badare beste mordo bat: kotxeko olixuak errekara botatzen debenak, etxeko obretako eskonbruak edozein lekutan botatzen dittuenak, kartutxo azalak basuan lagatzen dittuenak… Espero dot azkenengo urtian birziklatze sistema ezberdiñen arteko eztabaidak baten batzuen kontzientziak astintzen laguntzia.
A! Bide batez… gora auto+auzo konpostatzea!