Uztailian lanok gobernau biharrian mingaina kanpuan bukatu eta oin barrixan barri lehengo abixadia hartzeko mingainoi zapaldu biharrian. Aurrerabidian kontuak. Ohikua da sasoi honetan ikasturte berrixakin batera aldizkari, telebista eta abarretan eskaintzak (faszikuloka) danetarikuak topatzia. Ba neu be eskaintza batekin nator. Komeni edo gustuko badozue hartu, eta bestela segi lasai.
Egitasmo interesante bat martxan jartzeko bazkide bila gabiz eta Ereindajan izeneko kontsumitzaile eta baserritarren elkarte baten parte izateko aukeria eskaintzen dotzuet. Zertarako? Bertako eta sasoiko produktuak eskainiko daben denda baten produktuak eskuratzeko. Ereindajanen helburua dendatik haruntzau doia, nahi dogulako lagundu gure eskualdian ekoizpen eta kontsumo baldintza egokixak emoteko plataforma bat sortzia, bertako produktuen salerosketarako, batzun lana, bestion osasuna eta danon bizimodua hobetzeko asmuaz.
Nun? Mondragoen egongo da dendioi, lokala ondiokan zehaztu barik daon arren. Noizko? Behin lokala zehaztu eta moldatutakuan aurki zabalduko dogu. Zeinentzako? Denda horretan edonork erosi ahal izango dau, baina Ereindajaneko bazkidiok (gaur egunian bagare 70 bat) prezio merkiauak eukiko dittugu. Bazkidiok, gainera, produktuen inguruko eskaintza berezixak izango dittugu, aurretik eskaerak eitteko aukeria, ikastaruak…
Bazkide egittia erreza da: hasierako ekarpena 90 euro da, eta gero urteko kuotia 30 euro. Baina dana ez da dirua. Egitasmo sozial eta herrigintzakua danez, elkartian inportantia da lan boluntarixua. Bakoitzaren bihar eta aukeretara egokituko da lan boluntarixua. 30 lagun inguruk dihardu auzolanian dendia zabaltzeko, arlo diferentetan. Interesa eduki ezkero, ereindajan@bagara.net–era idatzi edo 943 796848ra diar egin. Animo, elkarrekin gustora jarduteko aukeria daukagu!