Urtebete pasata demagogiak ez du etenik

Erabiltzailearen aurpegia Izaro Igartua 2014ko urr. 12a, 00:00

Idoiaga oposizio-buruak iraileko Kontzejupetik-en idatzitakoaren harira zehaztapen batzuk. 

PNVk gaikako bilketa eta birziklapena beti defendatu dituela aipatzen duzu ingurumenaren zaintzarekin arduratuta zaudetelako. 

Hala bada, baduzue lana PNV gobernuan dagoen udal guztiak kritikatzen, inork ez baitu lortu %45etik gorako gaikako bilketa. Autokritika pixka bat ere egin beharko zenukete, 2011ra arte Oñati gobernatzen egonda %27ko bilketa soilik lortu baitzenuten, biltze sisteman aldaketa soil batekin %80ra iristea posible dela herritar guztiek ikusi dutenean. 

Legazpi, Elgeta eta Arrasate aipatzen dituzu. Ez al dago PNV agintean dagoen herri eredugarririk? Hiruretan, ordea, nahitaezko gaikako bilketa proposatzen dute eta ez PNVk goraipatzen duen borondatezkoa, %45eko gaikako bilketa inon gainditu ez duena. Elgetan eta Arrasaten ikusteko dago emaitza, eta legazpiarrei dagokienez aipatu gabe utzi duzu guztiek errefusa atez atekoarekin biltzen dutela.

PNVren udalen batean eredu eraginkor kontrastatu bat duzuenean ongietorria izango da, biltze sistema baino gehiago, bilketa kopurua baita helburua. Bitartean, birziklatzeari dagokionez, etxeko lanetan zentratu, emaitza bikainak lortu dituena gutxiesten saiatu ordez.

Nahi baduzue, errauskailuaren (444 milioi euro) alternatibarekin (131 milioi euro) 313 milioi euro aurreztuko dena zertan erabili daitekeen iradoki dezakezue. Osasunean irabaziko duguna zenbatu gabe utziko dugu, guztiontzat izango baita onuragarria.

----------

Izaro Igartua

Oñati

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak