Udalbatzari, e-mozioz

Erabiltzailearen aurpegia Iñaki Idigoras 2016ko mai. 20a, 00:00

Oñatiko Udaleko Gobernu batzordian mozio elektroniko hau sartu gura dot.

Komunikabide honetan EAJko oposizio buru Mirenek kudeaketa txarraren lelua, beste behin. Hasarria sentiu dot.

EH Bilduko alkate Mikelen erantzuna gero. Justifikaziño ekonomikoz jositta. Kudeaketa, ekonomikora mugatuko bailitzan. Penia sentiu dot. Eginddako lana balorian ifiñi barik. Bat aipaketiarren, Eltzia sormen etxe autogestionatua, ekainaren 4an urtebete ospatuko doguna. 

EAJko alkate ohi Lurdes gero, nik ulerketan ez dittuten detaile legal eta finantzieruak emanaz. Hasarria berriz. Zergatik zabitzei kudeaketaz aritzian, euro terminotan bakarrik? Neurketan samurrena dalako? Zela neurtu kultur sorkuntza burujabia izatian balixua, esaterako?

Sinisketan dot epe laburrian poztasunen bat be emungo dostazuela, herrixan alde elkarlanian arittuz. Bilddur naiz, baina, borondaterik ez dakotzuela, gaur-gaurkoz.

Bittartian, mesedez, ika-mikak eta arerixo politikuandako epaixak alde batera itxi eta sinisketan dozuen horretan lan egin, aldebakartasunetik bada be, herritarrori zuen proposamenak garbi azalduaz.

Eta mesedez, Ritxar, San Martineko parkia daguenetan itxi, konpetitteko entrenaitteko baino, hausnarketarako eta intimitatian elkarketako txoko izaten jarraittu daixen.

----------

Iñaki Idigoras

Oñati

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak