Oñatiko Ugarkaldetik Olabarrietarako bidegorrixaz ari naiz. Ez dago bukatuta, baiña bideratuta bai. Txukun, gaiñera.
Eskertu gura dittut auzoko batzarrian honen alde egin daueinak. Oñatiko Udaletik eta Gipuzkoako Aldunditik honen alde egin daueinak eta ebeinak. Baitta obretan ibilli dian eta dabitzen langilliak. Eta, nola ez, euren terreno pribatuak onura publikorako zedidu doskuen auzotarrak.
Pertsona askok parte hartu dogu nola edo hala auzotarron aspaldiko bihar hau aseteko. Urte askotako eskaeria izan dana azken bi urtiotan gauzatu da. Zer dala eta?
Biharbada, pertsona gutxi batzuk horretan tematu diralako, bittartekuak ipini dittuztelako, auzotar, udal eta aldundixan sentsibilitate bereko pertsonak suertatu diralako. Elkarlana egon dalako.
Politika da hori. Ez politikuek egiña, militante politikuek egiña baizik. Aurrekontu xumiarekin herrittarron egunerokuan balixo haundikua dan baliabidia, eta berdia. Herrittarron parte-hartze eta babesakin aurrera eruandakua.
Zorionak, eta gora herria!
Aurrerantzian be aurretik, atzetik, ezkerretik eta eskumatik eragin biharko xaugu danboliñari, gaztaña erriak jatekotan bagara.
----------
Iñaki Idigoras
Oñati