Halako barririk!

Erabiltzailearen aurpegia Iñaki Idigoras 2014ko aza. 7a, 00:00

Oñatiko Olabarrietan jaixo nintzan, ixa 40 urte badiala.

Umetan kalera bizittera jeitsi giñan; asko ez dala beste ixa bost urte eman nittuan han. 

Eta oin tartian bizi naiz, Ugarkalden.

Olabarrietan bizi ez naizen arren, bizi dot. 

Han daku amaren jaixotetxia, Jurgiña, eta aittak darabil ortua. 

Hara faten naiz, berdura freskuak batu eta hondakin organikuak bueltaittera, ziklua itxiz.

Nola fan baiña? 

Kotxez, bizikletaz eta oiñez.

Danakin be arriskuak hartzen, bide motzena hartuz gero. 

Bai, kotxiakin be bai, eta zer esanik ez bizikletaz eta oiñez!

Amak goguan dako gaztaruan kaltzada bat baeguala. 

Kotxiaren kulturia sartu zanian, baiña, honek tapau eben, progresuaren izenian. 

Harrezkeroko auzuan eten bariko eskaeria izan da kaltzadia (gaur egunian bidegorrixa) berreskuraketia. 

Ezezkorik sekula ez dogu jaso, baiña borondatiaz gain ezer gutxi.

Eta hara nun gaur (eguaztena), auzoko lokalian, auzo batzarrak eta Udalak proiektu bat ez, Diputaziñuak eginddako hiru proiektu aurkeztu doskuen aspaldiko bihar honairi erantzuteko! 

A zelako poza proiektuon nundik norakuak bertatik bertara jasotian. 

Geuk amestu genittuan moduan, ixa-ixa.

Bejondeixela honen atzetik buru-belarri lan egin eta eragin dauein pertsonai, bai auzuan, eta baitta Udalian eta Aldundixan be.

Auzotarroi ("kaltetutako" lurjabiei batez be) tokaitten xaku orain eskuzabal jokaketia, ahalik eta trabarik gutxixenak ifiñiaz. 

Planotan ikusi doguna, eginddako ekarpenakin, errealitate bihurtu daixen ahalik eta epe motzenian.

Auzotarrok, eta oñatiar danok be, merezi dogulako.

----------

Iñaki Idigoras

Oñati

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak