"Gure hizkeran"

Erabiltzailearen aurpegia Iñaki Idigoras 2013ko aza. 27a, 01:00

Egun gutxin tartian Oñatiko hizkerian inguruan input dexente.

Aittakin galduko ote dan, Oskarrek intranetian Badihardugu elkartian aditz-taulak eseki, eta Kontzejupetik-en ikastaruan barri.

Tartian, Oihanak lehio hau erabiltteko proposamena. Bihotzak tau-tau eta eztarrittik baietz. Berihala oñatiarrez egitteko erabakixa. Baten batek zuzendu biharko dost... eta ikastaruan barri jakin ahala, hauxe dok neria!

Komunikabidietan eritzixak dittut gustukuen. Sarri horraitxek bakarrik irakurten dittut. Biharbada batzutan neuk ez dotelako pentsaitteko tarterik hartzen. Ez behintzat inguruan dakun gai danen inguruan. Sentsibilitate faltia eta ezjakintasuna be bai tartian.

Eta hemen nau, eskribitten, oñatiera (komunika)bide moduan hartuta. Arduria, baina, bide horretatik zer ekarriko dotzuten. Eta erronkia, horretatik zerrekin geratuko zaran.

Konformaitten naiz barruan dabittena botatiakin. Poztuko naiz zerbait sentittera illau bazara. Asko, zer pentsaua emun badotzut. Eta sentittu eta pentsaittetik egittera pasaitten bagara, izugarri!

Komunitatian badaku-eta biharra egitteko, sorketako. Ez datoz zain egoteko garaixak. Bai ideak konpartittu eta indarrak batzekua, oin urte asko ez dala, bedar motzak euzenian, egin ebein moduan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak