Txistulari Eguna

Erabiltzailearen aurpegia Igor Herrarte 2019ko aza. 15a, 07:33

Orain dela aste bi, Leintz Bailarako Txistulari Eguna ospatu genuen Arrasaten.

Eguraldi ederra eta giro aparta izan genituen lagun, eta baita gure bailara honetako txistulari mordoa ere.

Udalaxpe txistulari taldetik eskerrak eman nahi dizkizuegu egun hau antolatzen lagundu diguzuen guztioi: Ibai-arte, Udala, inguruko herrietako txistulariak…

Bereziki eskertu nahi dugu Leintze elkartekoen eta SUDCekoen laguntza.

Askotan geratzen da euren lana oholtzaren gortinen atzean eta fokuetatik urrun.

Hori bai, euren lanagatik ez balitz, herri honetan egiten ditugun ekintza askok ez lukete distira bera izango.

Jarraitu horrela.

Eskerrik asko!

----------

Igor Herrarte

Udalaxpe Arrasateko txistularien izenean

Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak