Eskerrik asko, Arrasate!

Erabiltzailearen aurpegia Itziar Gonzalez 2020ko ots. 28a, 00:00

Otsailaren 17tik 22ra, Retinosis Gipuzkoa Begisarek Ikusmen murriztua bizi ezazu Arrasaten erakusketa antolatu du Kulturateko klaustroan. Aldi berean, zenbait hitzaldi eskaini ditugu, Arrasateko sektore ezberdinei zuzenduta –Udaleko langileei, dendariei, erretiratuei, ikasleei...–.

Lerro hauen bitartez eskerrak eman nahi dizkizuegu ekintza hauetara gerturatu zareten guztioi. Guretzat oso garrantzitsua izan da Arrasateko herritarrek kontuan hartzen gaituztela ikustea.

Erakusketa honen helburua izan da ikusmen murriztua duten herritarren bizi-kalitatea hobetzea eta euren bizi-baldintzak ezagutaraztea, eta aste osoan zehar bildutako jendetzak aise gainditu ditu aurreikusitako espektatibak; hortaz, ilusioz beterik jarraituko dugu lanean.

Esker bereziak Udalari eta Ibai-arteri, euren laguntzagatik; komunikabideei, gure ekintzak areagotzeagatik; Lurraldebusi eta El diario vasco-ri, gure publizitatea eramateagatik; eta, nola ez, Kulturateko langileei, beti prest edozein ezusteko konpontzeko.

Guztioi mila esker.

----------

Itziar Gonzalez, Rakel Nieto, Lourdes Oruna, Feli Besga, Aitziber Iriarte eta Itsaso Nuin

Retinosis Gipuzkoa Begisare

Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak