"Eskerrik asko, Musakola!"

Erabiltzailearen aurpegia Iban Goñi Uranga 2013ko aza. 5a, 01:00

Urriaren 12an I. Gazte Eguna ospatu genuen Musakolan...

... eta ume eta gazte pila bat elkartu ginen Herri Eskolako patioan. 

Aurreikuspen guztiak gaindituta, ia 100 gazte musakolar izan genituen bazkarian. 

Musakolako Jai Batzordeak eskerrak eman gura dizkie Gazte Txokoko lagunei, denbora osoan hain irribarretsu eta langile aritzeagatik; laguntzeko prest agertu ziren guraso guztiei; Arrasateko Udaleko brigadako langileei; SUDCeko lagunei, bazkarirako beharrezko guztia gure esku lagatzegatik; oro har, eguna aurrera ateratzen lagundu zuten guztiei; eta, batez ere, auzotarrei, jaira etorrita edo etorri barik ere, zuei esker horrelako ekintzak aurrera atera ahal izateko dirua eta indarra ateratzen dugulako. 

Gora, Musakola!

--------------------

Iban Goñi Uranga

(Musakolako alkatea)

Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak