Kale-garbitasunarekin lotutako kontratua azaroan bukatuko den neurrian, uste dut une aproposa izan daitekeela hausnarketa egiteko eta datozen urteotarako bideari ekiteko. Gutxienez, ondoko lau atal hauek dira hausnarketa-ariketa honetan kontuan hartu beharrekoak: kostua, langileak, zerbitzuaren balio erantsia eta aretxabaletarrak. Ariketa horretatik bildutako konklusio nabarmenenak dira kostua 384.000 eurotik 250.000 eurora pasatuko litzatekeela, urtean 130.000 euro aurreratuz. Eta horren eraginez, aretxabaletarrok beste zerbitzu batzuetarako diru gehiago izango genuke erabilgarri, zerbitzuaren kalitatean atzera egin gabe.
Gainera, gaur egungo enpresa lan horretan espezializatua izan arren, Udaleko teknikariak ere gai izango lirateke lan horri ekiteko, ezta? Bide horretatik, lan-poltsa bat sortu eta beste 2 edo 3 langile ere kontrata litezke.
Ea gure ordezkari politikoek ere ariketa praktiko hau egiten duten. Herritarrekin batera eginez gero, askoz hobeto.