Bakarrak munduan…

Erabiltzailearen aurpegia Inaxio Garro Iturrospe 2017ko urt. 27a, 09:00

Raimundo Sarriegi maisuak konposatutakoaren arabera, Sebastian bat da zeruan, eta Donostia bakarra munduan.

Ez naiz ni izango horren inguruan eztabaida piztuko duena. Besteak beste, gehienoi Donostia zoragarria dela iruditzen zaigulako.

Kalerik kale danborra joaz ibiltzen dira umore ona zabaldu nahian, penak zokora botaz eta herritarrak festara joan daitezen animatuz. Izan ere, Inauteriak datoz…

Beste mailatxo batean, neuk ere gauza bera egin nahi dut honen bitartez. Guk Aretxabaletan ez daukagu danborrada jendetsu eta miresgarririk, baina oso geureak diren ohiturek bizi-bizi diraute, eta horiek balioan jarri nahi ditut. Bateko Santa Ageda neska-mutilak, besteko Txapel Txin jaia eta hango Inauteri Domeka eguna Aretxabaletan izanda, guk inori inbidiarik badiogu, ala?

Raimundo Sarriegiren kantarekin bat eginez, irten gaitezen aretxabaletarrak geureaz ere gozatzera. Ospa dezagun gu ere bakarrak garela munduan!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak