Aurkitutakoa benetakoa balitz, euskaraz idatzitako aurreneko arrastoen aurrean egongo ginateke, baina badago, egon ere, hori guztia begien aurrean ikusi nahi ez duenik eta gaia bera asmakeria hutsa dela deritzona.
Kontxo, neuk ez dakit arrazoia nork izango duen, baina sikiera kuriosoa da erakunde publikoek eta administrazioak balizko benetakotasuna aztertzeko eta egiaztatzeko/gezurtatzeko traba baino ez duela jartzen, baten batzuk egiten ari diren lana galarazi eta zapuztu nahian.
Pasatu den denbora luzeegia da, eta euskarak badu behingoagatik idatzita aurkitutako kultura materialaz egia jakiteko beharra. Agian horrek aurreiritzi eta usteetan eraikitako ustezko egiak kolokan jarriko lituzke, eta maila teorikoan onartutako hamaika kontuk ez lukete zentzurik.
Informazio sakonagoa nahi izanez gero, bisita gidatu alternatiboak antolatzen dira, eta udazkenerako badago baten bat edo beste aurreikusita. Ea guztion artean lortzen dugun atea ireki eta euskarazko 1.000 grafito horien inguruan egi osoa jakitea, traba barik.