Novedades itxi zigutenetik pelikulak ikusteko herritik atera beharra izan dugunok, tamalez, berdin jarraitu beharko dugu.
Ez dut jarraitu Seminarioko kultur ekipamenduaren proiektua, baina zalantzarik ez nuen zinema eskaintza berreskuratuko genuela oraingoan.
Baina zurrumurruak heldu zitzaizkidan esanez zine programaziorik ez dela aurreikusten.
Zuzenean galdetu eta, susmo txarrenak konfirmatu egin dira: badirudi azpiegitura prestatu dutela edozein momentutan zinema emateko, baina ekipoa eskuratzeko ez omen du gure Udalak gaitasun ekonomikorik. Udalak ez duena da zinema bere lehentasunen artean.
Ekipoa eskuratzea eta zine komertzial programazioa mantentzea posible da gurea moduko herri baten.
Ikustea besterik ez dago inguruko hainbat eta hainbat herritan udalek mantendutako areto eta programazioa badutela –Arrasate, Eibar, Oñati, Tolosa, Zarautz, Zumaia, Villabona, eta abar–.
Badakit zinea ikusteko era aldatzen ari dela azken urteetan, eta aretoetara ez doala jende uholdea. Baina pantaila handi baten pelikula bat ikustean plazera sentitzen dugun bergararron nahiak ere aintzat hartu beharko dira noizbait, ez?
Urte gehiegi daramatzagu zinema aretorik gabe herrian. Noiz arte?
----------
Iñigo Garitano
Bergara