Duela egun batzuk Maria Gomez Kemp egon zen El Hormiguero-n, eta Will Smithen laguntzarik gabe primerako share-a egin zuen. Bertan 1, 2, 3 mitikoa berreskuratu, eta adin batetik aurrerako ikusleak ez ezik, adin tarte guztietakoak bereganatu zituen. Antena 3 harrituta geratu zen, eta Vasile hasi da titirik ikusten ez diren programak egiten. Mari Tere Camposek adibidez, astebururo bere alaba eta kuadrillakoekin egiten duen saio/hemerotekak ere ikusle asko lortzen ditu eta herrikidea dudan Jorge Fenandezek ere ikusle asko dituen La ruleta de la suerte gidatzen du.
Garai bateko programek duten arrakastaz konturatura edo, TVEk bere albistegiak NO-DOaren antzekoak egiten hasi da. Klasikoak ez dira inoiz joan, baina bueltan al datoz? Hori horrela bada, Goienan Amaia DJ saioa kendu eta Cantares egin beharko genuke. Batek daki!