Hilabetez isilik egon eta gero, mingaina askatu eta telebistaren errege bilakatu da. Telecircon hasi zuen bere erromesaldia, eta asteon ere, hainbat komunikabidetan ikusi dugu Nicolasito berak bizi edo asmatutakoak kontatzen.
Itxuraz, Espainiako espioi, tratante eta diplomatiko arrakastatsua izan da, XXI. mendeko Mata Hari txiki hori. Berak azaldu duenez, Juan Carlos eta Felipe erregeekin harreman ona dauka, eta presidenteordea, ia bere kuadrillakoa da.
Telecircon behin eta berriro errepikatzen duenez, bere Whatsappa altxor bat da. Nicolasitok, bere familiako kideak eta kuadrillakoak eta zenbait lige izateaz gain, JuanCar, Sorallita, Marianito, Felipito... eta maila horretako jendetza omen dauka. Letiziak bidaliko ote zion katutxoen bideoa? Batek daki. Whatsappean horren kontaktu ilustreak izanda, inoiz bidali ote die begitxoak dituen mokordotxoa?
Nire ustez, bere istorioak usain txarra dauka, baina orain arte telebisten apeu nagusia zen Pablo Iglesiasi tronua kendu dio Nicolas txikiak.