Printzesak 41 urte bete ditu

Erabiltzailearen aurpegia Imanol Gallego 2014ko aza. 20a, 00:00

Letiziak ez, Belen Estebanek!

Duela 15 urte ezagutu genuen herriaren printzesa delakoa. Garai hartan toreroen atzetik ibiltzen zen groupie bat besterik ez zen, baina apurka apurka eta ohez ohe ibili ostean Mediaset inperioko ezinbesteko aurpegi horietako bat bihurtu da.

Bere karrera liburu artean baino izara artean egin du, eta berdekeriak amaitu zaizkionean aurpegiarekin jolasten hasi da. Beti bezala low cost zirujauen eskuetan laga du bere aurpegitxo telebisiboa, eta egun, bi sudurzuloak ere ez dira berdinak. Hala ere, lotsa etxean utzi, eta egunero ibilitzen da garraxika Telecirco-ko Salvame-n.

Bere arrakastaren ondoren beste gruopie batzuk ere agertu dira, baina ez dute arrakasta bera lortu. Dirudienez, Carabancheleko printzesa originala izateaz gain, xarma berezi bat dauka.

15 urte horietako ibilbidearen errepasoa egiten badu damutuko ote da? Eta zer dio oilaskoa gehiegi gustatzen ez zaion Andreita gaixoak bere amari buruz?

Ziur dirutza egin duela bere bizitzako pasarteak saltzen, baina nire miseriak momentuz, ez daude salgai.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak