Urri erdian Cuatro-k estreinatu zuen Adan y Eva saioan argi geratu zen homo erectusetik ez garela pasa.
Reality berriak oso mekanika erraza dauka. Bi gizakume irla batean utzi, eta erraztasun guztiak eman ostean, amodioa noiz loratuko den itxarote baino ez da. Akaso, aspergarri samarra izango dela uste eta gero, eta Granjero busca esposa edo Quien quiere casarse con mi hijo saioen sortzaileek aldaketa ñimiño batzuk sartu dituzte.
Parte hartzaileek biluzik ematen dute saio osoa, eta abentura animatzeko lehiakide berriak sartzen dituzte. Pitilin edo titi bistan ibiltzea gutxienekoa da, castinga ni ni kuadrila galantarekin egin baitute, eta ipurdi eta titi artean Alambra alambrada batekin nahastu, edo Manzares zer zen galdu zuten-eta. Horrelako programek, arropa edo arroparik gabe, tximinotik uste duguna baino gertuago gaudela erakusten dute.
Adan y Eva ikusi ostean, argi daukat Jainkoak meteoritoa dinosauroekin tontamentean xahutu zuela.