toñi, Toñi, TOÑI...

Erabiltzailearen aurpegia Imanol Gallego 2014ko urr. 9a, 00:00

Ez, ez izenburu horrek ez dauka Duo Dinamicoren edo Juan Pardoren abesti batekin inolako zerikusirik.

Baina erritmo antzerakoa duela onartzen dut. Oraingo honetan, TVEren erregina berriaz ari naiz. Duela urte bete ezagutu genuen Toñi Moreno, eta hilabete hauetan denetik egin du kazetari andaluziarrak.

Morenok (Toñik ez Jose Luisek) kate publikoaren arratsalde hilak berpizteko enkargua jaso zuen, eta audientziari begiratzen badiogu, argi dago, kritikak direla jaso dituen gauza bakarra. 

Entre todos-ek Espainian ez ezik, kanpoan ere egurra jaso zuen besteak beste: txiroen programa, negarraren saioa... tankera horretako zerrenda luze baten ostean, Moreno gajoari programa kendu zioten, baina lasai RTVEren titiak ez dio bizkarra eman eta programa berria eman diote.

T con T beste magazin bat da, eta Morenok formatuari erritmoa eman nahi dion arren, ez du helburua lortzen. Haragia erakargarria denez, pasa den astean, nerabeen zoramenerako Auryn taldea galtzontzilotan utzi zuen, hau bai hau zerbitzu publikoa! edo pubikoa?

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak