Egunotan bolo-bolo ibili da #ascomediaset traola eta ez zaio arrazoirik falta. Kirol ikuskizuna zuzenean ez ematea onartezina da!
Ez naiz saskibaloi aditua, baina Vasilek hartutako erabakia ez zait bidezkoa iruditzen. Beste askotan bezala, arrazoi horren atzean dirua dago, eta Salvame saioak saskibaloiak baino share handiagoa lortuko duenez... ba saskibaloia edozein ordutan eskainiko dute. Gaueko pitonisekin batera ematea aukera ona izan daitekeela uste dut nik behintzat.
Bien bitartean, Ana Rosa Quintana aurkezlea Gazara eroatea, eta bertatik programa bakarra egitea, errentagarria omen dela.
Quintana koitadua, bere plato zoragarriko argi eta makillaje ukituetatik urrun, benetan dituen 60 urtean nabari zaizkio. Ez da bidezkoa ez mundialaren ordutegia ezta Quintanaren makillaje eza ere, ez horixe!