Azken urteotan bezala, TVEk dauka festa hori munduari erakusteko ardura. Horretarako, 25 kamera eta 80 profesional eroango ditu telebista publikoak, tartean 60 km/h har ditzakeen garabi-kamera berezi bat.
Telebista publikoak dituen share negargarriak kontuan izanda, urtero %70eko share bat lortzen duen ekitaldi bat emateko eskaintza oso tentagarria da. Baina sanferminek ez dute 130 milioiko zulo hori handitu besterik egingo, emanaldiak ez baitu iragarkirik izango. Bien bitartean, Teledeporte katea itxi egingo du RTVEk.
Telebistako arduradunek ez dute itxiera hitza erabili, eta fusio hitza darabilte behin eta berriro, Teledeporte La2 katearekin fusionatuko omen dute-eta. Aurrerantzean, pinguinoak futbolean ikusiko ditugu eta tximinoak saskibaloian.
Badirudi Espainia cañi-aren eredu diren erlijio eta zezenak lauk kalitatean gozatzeko krisiak ez duela garrantzirik. Hori da nik uste dudana, behintzat!