Arimaren transmutazioa eta tankera horretako hamaika hanka-sartze egin eta gero, badirudi Marilo Monterok, behera egin baino gehiago, gora egin duela, eta prime time preziatuan saio berri bat eman diote. Askok ez duzue El pueblo mas divertido ezagutuko; izan ere, bere estreinaldian %8ko share negargarri batekin konformatu behar izan zuen.
Itxuraz, Marilok ez baldin badu hanka sartzen, ez du gehiegirik saltzen. Kontrara, baina, erosteko orduan negozianta galanta da. Lizarrakoak ongi baino hobeto negoziatu du bere katxea eta programa bakoitzeko 13.000 euro jasoko ditu. Ez dakit zein izango den herririk dibertigarriena, baina argi dago aurkezle argiena Montero andereñoa dela.
Bien bitartean, RTVEren zuloa handitzen doa. Zoritxarrez, baina, mastodonte publikoko aurkezle eta izarrak irentsi aurretik, zuloak zergen bidez gure poltsikoko dirua jango du.