Mujeres, hombres, biceps y berzas edo El juego de tu vida programen ostean, errefusaren erregina den Emma Garcia banandutako gurasoak protagonista izango dituen programa berri batekin dator. Bertan, ika-mikak alde batera utzi eta elkarren seme-alaben alde dirua lortu beharko dute proba ezberdinetan. Kultura dario formatu berri honi!
Kontua ez da hor amaitzen. Supervivientes-en edredoning gutxi egon dela ikusi ostean, Cuatrok Adan y Eva estreinatuko du. Bertan, bikote beharra duten abenturazaleak uharte batean solte utziko dituzte; oraingo honetan, baina, biluzik! Ziur txortaldi furtiboak egin baino gehiago, Nietzsche irakurriko dutela parte-hartzaile gajoek.
Hori gutxi balitz, prekaritatea ere iritsi da Mediasetera. Telecincoren estandartea den Salvame-n guraizeak sartu behar izan dituzte. Bertako kakazetari prestuei %10eko murrizketa ezarri die Vasile gaiztoak. Programa bakoitzeko 540 euro jasota moldatuko al dira beharrezkoa duten lobotomia ordaintzeko?