Nik bai, zuk ez!

Erabiltzailearen aurpegia Imanol Gallego 2014ko mai. 29a, 00:00

Zenbat aldiz ikusi ditugu horrelako jokabideak?

Pulpitutik zintzoa izateko eskatzen duen apaiz pederasta, multak poltsikoan gordetzen dituen polizia, bere zutabetik guztia kritikatzen duen kazetari ahoberoa...

Erraza da oso besteen jokabideak kritikatzea norberarenak aztertu aurretik, baina horrek ere bere mugak ditu.

Esteban irakasleak bere bizitza erdi komunikabideetan saldu eta gero, ez du bere alabak gauza bera egiterik nahi. Hori bai ona! Andreita gaixoak oilaskoa jateaz gain zerbait egin beharko du bere bizitzarekin, eta amak eman dion eredua ikusi eta gero, ziur 18. urtebetetzea Interviú-n titibistan ospatuko duela.

Horrela ez bada, duen ama txoni-txoribuarekin laster Hermano Mayor-en ikusiko ditugu biak. Baina kasu horretan ere, amak etekina aterako dio horri eta Hermano Mayor-en gertatutakoak Salvame-n kontatzeaz gain, Ana Rosa eta Mari Tererekin partekatuko ditu. Orain horren bogan dagoen birziklatzea omen da hori. Estebanen bizitza mokordo handi bat izan arren, ederto berrerabiltzen du bai berak eta baita Mediasetek ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak