Makillaje apur bat!

Erabiltzailearen aurpegia Imanol Gallego 2014ko mai. 15a, 00:00

'The show must go on!' zioen abesti ezagunak, eta badirudi komunikabideak izan ohi diren show horretan, abesti hori nahitaezko jarraibidea dela.

Publizitateak, aurrekontuak, soldatak... zuzendaritzako karguak eta EREak izan ezik, guztiak behera egin duen testuinguruan ikuskizunak aurrera egin behar du.

Pasa den astean TDT zirkuko kate batzuei agur esan ostean, errepikapenak murriztu eta aurrera! Kontua egotea da, orduak betetzea, eta ikuslearen neuronak are gehiago moteltzea. Horretarako baina, kate gutxiago daudenez, murrizketak gutxitu beharko dituzte. Hutsuneak makillaje apur batekin ezkutatu, eta aurrera!

Eitb taldeak ere, bere eta gure aurpegi onena erakusteko, makillajearen aldeko apustua egin du. Laster Itxuroso programa estreinatuko dute eta, herritarren itxura hobetze aldera, look aldaketak proposatuko dizkiete parte hartzaileei. Beldurgarria!

Nire ustez, Ocho apellidos vascos-etik lortutako dirutza makillajeetan xahutu beharrean, irratiko EREa murrizteko erabili beharko lukete, baina horrek ez ditu ikusleak edertuko; hortaz...

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak