'Reality'-en gainbehera?

Erabiltzailearen aurpegia Imanol Gallego 2014ko mai. 2a, 00:00

Egia izango da? Azkenaldian horren modan jarri ziren reality-ek audientzia kontuetan atzerakada nabarmena izan dute.

Telecincok duela hilabete batzuk abiarazi zuen Operación bikini hark ez zuen apenas oihartzunik izan, eta Supervivientes-ekin ere ez dago oso gustura ene Vasiletxo. Saioak pare bat milioi pertsona harrapatu dituen arren, Amador Mohedanok soilik aste bakoitzeko jasotzen dituen 30.000 euroak ordaintzeko ez omen da nahikoa. 

TVEk ere Mira Quien Baila berpiztu du, eta zenbait dantzariren topless-arekin audientzia igo nahi izan arren, ez du helburua lortu.

Besteon bizitza kuxkuxeatzeaz aspertu gara? Edo orain gure arazoei arreta gehiago jartzen diegu? Ez dakit zer esan. Hala ere, udako oporretatik bueltan Mediasetek Merceditas Mila kajoitik atera, eta reality-en ama den Gran Hermano estreinatuko du.

Bien bitartean, ETB2ren La noche de...-k 1.000 programa egin ditu, bigarren mailako famosillo-kasposillo horien bizipenen beharrik gabe. Dena den, saio honetan ere, filmak baino gehiago, zati kuxkuxeroak batzen ditu ikusle gehien. Ez gara inoiz aldatuko!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak