Egia da Hilario Pinok bere ileorde berria Cuatro katean estreinatu zuela eta Raquel Sanchez Silva eta Mercerdes Mila aurkezleek bi kateetan egiten dutela lan, baina Mamachichoen katearen benetako izaera Dreamland telesailari esker iritsi da filialera.
Ia urtebetez UPA eta Glee artean dagoen telesail hori iragarri ostean, aurreko astean estreinatu zen azkenean Dreamland telesaila, eta egia esan, Nicki Minaj-en bideoklip bat zirudien. Dantza ikusgarriak, doinu itsaskorrak, Miguel Angelek egindako eskulturak ziruditen gorputz ugari eta titi bat edo beste, baina hortik aurrera… beste ezer ez!
Estreinaldiak izandako audientzia datu penagarrien ostean, aktoreak hasi dira egun aldaketa bat eskatzen, baina zoritxarrez, gimnasio gorputzez osatutako harategi parrandazale honek egun berri bat ez ezik aldaketa gehiago behar ditu.