"Gure ilargi betea"

Erabiltzailearen aurpegia Iraia Gabilondo 2011ko urr. 11a, 02:00

Artikulu hau idazten ari naizen bitartean,  egunak guztiz ilundu ez duen une honetan, ilargiaren zati bat soilik ikusteko gai naiz...

... jakin badakidan arren ilargia ez dela puska horretaz bakarrik osatua, ikusgaitz zaidan besteak ere osatzen duela.

Munduarekin ere antzeko zerbait gertatzen dela uste dut. Erakusten diguten, eta ondorioz ikusten dugun, zatia bakarrik begiztatu dezakegu, baina gai al gara erakusten ez diguten hori badela susmatzeko ere? Telebistan, egunkarietan, irratian, Interneten... aurkitzen ditugun egoerek soilik osatzen al dute mundua? Gainontzekoa ez al da existitzen? Eta existitzen bada, ezin al da aditzera eman? Ezkutuan jarraitu behar al du?

Ilargiari begira jartzen naizenean, hasierako momentuan ikusten dudanaz gozatzen dut, baina denbora bat gora begira pasa ondoren, eta kontuan harturik ilargi betea dagoenean ere erdia besterik ikusten ez dugula, ezkutatzen duenari interesgarriagoa deritzot.

Agerikoa behar lukeenari kanporatzen ez uzteak ez du izenik. Guztiok esan nahi ditugunak esateko ordua iritsi dela uste dut, munduari gure ilargi betea erakusteko unea iritsi da. Ilargiak ez du beti alde bera erakusten, eta munduari berari ere ez lioke batere kalterik egingo behingoz beste alderdiren bat erakutsiko balu eta orain arte ezkutaturikoa argitara aterako balu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak